XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

INDARTUAZ

Bilbo`ko Sananton`go euskal-katekesian, bere barrenerako dan euskal aldizkari barri bat sortu da, geien baten katekesiko umeak eurak idazten dabe aldizkari ori; bertan agiri da baita Eskauriaza`tar Xabier be, Deustu`ko ikastetxe nagusian pilosofi ikasle danaren esku langillea.

Indartuaz izen ori benetan egokia dala uste dot, ez bakarrik umeen euskal-katekesi orri buruz baita parroki ontan, euskal kutsugaz sortu diran beste ainbat ekintzari buruz be.

Umeen euskal katekesia ume aldra txiki-txiki bategaz asi zan, eta ekin eta ekin iraupen baietzkorragaz, asko geitu ta indartu da urteotan.

Apal ta txiki asi zan euskal-abesbatza ta orain indartsu dago ta bere alde edesti eder ta aundia dauko, bertatik urten dau JATORKI deritxon beste abesbatz eder, garbi txukunak ere.

Ostopo artean, guda ostean, asi ziran eliza onetan elizkizun batzuk eta orain or doguz euskal-meza, gazteen euskal-meza ta beste elizkizun ugari ta ederrak.

Bertan apal-apal jaio zan KILI-KILI TA ERRETOLAZA`TAR JOSEBA ANDONI`REN LAN TA IRAUPENAGAZ AUNDI ta eder egin da; or doguz 12.000 ume baiño geiago Euskal-erri guztian euskeraz idatzi ta irakurten ikasi dabenak, euskal-dantza taldeak bere, txiki ta makal asi ziran baña or doguz talde bi parrokian ta beste talde asko emendik urtenak.

Emen baita be, Etxebarria`tar Juan Angel`en zuzendaritzaz, makal sortu zan Euskal argitalpenak, eta orain or dagoz 50 liburu txiki edo aundi.

Diru ederrak eralgi doguz arazo orretan, baiña pozik, dana euskeraren alde dalako.

Bardin beste euskal-arlo asko, apal sortu dira parroki onen gerizpean, baiña euskaldun zintzo batzuen lan eta iraupenagaz indartuaz joan dira egunetik egunera ta urte batetik bestera.

Lortu dan guztia iraupenagaz eta baietzkortasunagaz lortu da.

Ekintza oneitan lan dagien danai esker beroenak emon bearrean gagoz euskaldun guztiok, baita esaten dautsegu Jainkoaren laguntasunagaz eta baietzkortasunagaz eziñik ez dagola.

Bilbo oso erdaldunduta dago, parroki danetan aldratxo bat sortzen ba`da laster euskalusain geiago izango da gure artean, bada, euskaldunak erdalduntuta egon arren azalpean antxiñako gurasoen euskalduntasuna lo zorroan bezela dauke ta gure laguntasun pizka bategaz, autspean dagon txingarra aize apur bategaz beriala biztuten dan bezela, bizituko da Euskal-kutsu ori...

Bai eliz gizonok, bai kristau ezkonduak zein eta siñesdun gazteak (ba ditugu zorionez gazte batzuk zintzoak eta beste gazte batzuek bezela arinkeriz elizatik urten ez dabenak) ekin bearrean kristau ta euskaldun izan zan erri au berbiztuten.

Ez galdu itxaropena; ez galdu baietzkortasuna ta indartuaz geure arloan jarriko dogu.

Askotan geure lanaren garaipena ta ondoren onak arin-arin ikusi nai izaten ditugu ta orrela ez ba`da gogaitu, aspertu ta garbatu egiten gara ta gure lana alperrekoa dala usteagaz, dana bertan bera itxiten dogu.

Ez olakorik! Iraupenean dago gure garaitza.

GALLASTEGI`TAR KAULDI.